15 de març 2009

Jardunaldi Kulturaniztuna Euskal Herriko Unibertsitatean

Animazioa eta bestelako

zinematografi joerak
2009ko martxo-apirila


martxoak 24
12.00etan Letren Fakultateko sarreran, jardunaldiari hasiera ematea eta EHUko irakurle bakoitzaren herrialdeko produktu berezien dastatzea.

18.00etan: Japoniera
-Only yesterday. Anime japoniarra, 60ko eta 80ko hamarkadetako eskola-garai nostalgikoen inguruan.

martxoak 26
18.00etan: Galegoa
-De profundis. Poema sinfoniko bat non Miguelanxo Pradoren pinturak bat egiten duen Nani Garcíaren musikarekin, itsasoak eta mitologiak zeharkaturiko maitasun istorio ederrean.
Aurkezpena soinu-bandaren egilearen eskutik: Nani García.

martxoak 31
18.00etan: Irlandera + Errusiera
-In The Name of the Fada. Dokumental bat irlandera ikasten duen Des Bishop amerikar komedianteaz.
-12.

apirilak 1
18.00etan: Grekoa
-Un toque de canela, Tasos Bulmetis-ena. Fanis, astrofisika irakaslea eta sukaldari ona, bere aitonaren zain dago. Janaria prestatzen ari den bitartean bere haurtzaroa eta lehen amodioa gogoratzen ditu.

apirilak 2
18.00etan: Turkiera
-Babam ve oğlum (Ene aita eta ene semea) Çagan Irmak-ena. Deniz ttikiaren historia da. Istanbuleko 1980ko kolpe militarrean ama galtzen du eta handik zazpi urtera bere aitarekin, Sadık-ekin, aitonaren Egeoko etxaldera joaten da.

apirilak 6
18.00etan: Katalana + Poloniera + Frantsesa
-I+G Stop motion produkzio-etxe katalanaren film laburrak, animazio katalanaren joera berrienen erakusgarri.
-Gaur egungo animaziozko film labur poloniar interesgarrienen aukera.
-Vicent Patar & Stéphane Aubier-en film laburrak: demaseko umore belgikarra.

apirilak 7
18.00etan: Italiera + Arabiera + Alemana
-Hainbat italiar zuzendariren film laburrak.
-Aiton amonen ipuinen inguruko film labur arabiarra.
-Zeitgenossen. Azken 20 urteko animaziozko film labur liluragarri eta sarituenak. Hainbat animazio motatako etsenpluak ikusi ahal izango dira, hala nola marrazki bizidunak edo ordenagailu bidezko animazioa.

Emanaldi guztiak Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan izango dira.
Bertan egingo diren ekitaldietarako sarrera librea eta doakoa da, edukiera bete arte.

Bertaratzea 1,5 kredituz baliozkotuko da.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada